Legezko abisua

servatas superior 1300 x 150 1Slide thumbnail

Lege ohar honek (hemendik aurrera “Lege oharra”) Servicios Vascos de Tasaciones SAren (hemendik aurrera Servatas) www.servatas.es (hemendik aurrera “webgunea”) interneteko atariaren erabilera arautzen du. Servatasek A48159669 IFK du, Bertendona 4, 8. solairuan, 48008 Bilbo-Bizkaian du egoitza soziala, eta Merkataritza Erregistroan inskribaturik dago.

Legedia
Servatasen eta webean ageri diren bere zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren pean daude.
Aldeek uko egiten diote egokituko litzaiekeen foruari eta Bizkaiko Epaitegi eta Tribunalak espresuki onartzen dituzte kontratu-baldintza hauen interpretazioan edo exekuzioan sor daitekeen edozein auziren aurrean.

Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak informazioa jaso du eta onartzen du web honetan sartzeak ez duela inongo kasutan esan nahi Servatasekin merkataritza harremanik hasi duenik.
Webaren titularrak ez du bat egiten laguntzaileek bertan agertutako iritziekin. Servatasek beretzat gordetzen du, aurrez ohartarazi gabe, webgunean egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea; aukera izango du beraz, edukiak eta ematen diren zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitzeko, eta baita horiek zerbitzarietan aurkeztuta edo kokatuta azaltzen diren modua ere.

Jabetza intelektual eta industriala
Webgunearen edukien, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Servatasenak dira. Beraz, debekatuta dago bere erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, aldaketa edo web orriko edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, baita iturriak aipatuta ere, Servatasen idatzizko baimenarekin izan ezik. Enpresaren webgunean azaltzen diren merkataritza izenak, markak edo ikurrak bere jabeenak dira eta legeak babestuta daude.

Loturak (links)
Servatasen webgunean ageri diren loturen presentziak xede informatibo hutsa du, eta inongo kasutan ez da ulertuko horiei buruzko iradokizun, gonbit edo gomendiorik egiten denik.

Datuen isilpekotasuna eta babesa
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurreikusitakoa betetzeko xedez, Servatasek erabiltzaileari jakinarazi nahi dio datu pertsonalen fitxategi automatiko bat duela, Servatasek eta Servatasentzat sortua, bere ardurapekoa, erabiltzaileekin dituen harremanak mantentzeko eta kudeatzeko xedez, eta baita informazio eginkizunak egiteko ere. Erabiltzaileak espresuki ematen du baimena bere datuak aipaturiko fitxategi horretan sartzeko eta Servatasen merkataritza informazioak hari helarazteko. Baldintza orokor hauek onartzen diren unean, Servatasek erabiltzaileari ezinbestekoak diren zenbait datu eskatuko dizkio bere zerbitzuak eman ahal izateko.

Fitxategien erregistroa eta formularioak
Erregistroko formularioa nahitaez bete behar da web orrian eskaintzen diren zenbait zerbitzutan sarbidea izateko eta erabiltzeko. Eskaturiko datu pertsonalak ez badira ematen edo datuen babes politika hau onartzen ez bada, ezinezkoa izango da harpidetzea, erregistratzea edo parte hartzea datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan.
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoarekin bat, Servatasek jakinarazi nahi die erabiltzaileei erregistratzearen ondorioz lortzen diren datu pertsonalak Servatasen titulartasuna duen eta bere egoitzan (helbidea: Bertendona 4, 8. solairuan, 48008 Bilbo-Bizkaia) gordetzen den fitxategi batean sartuko direla, 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako neurriak era honetan betez.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiatasuna
Erabiltzailea da sartzen diren datuen egiatasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta horri dagokionez Servatas edozein erantzukizunetik erabat salbuetsita dago. Erabiltzaileek kasu guztietan bermatu eta erantzungo dute emandako datu pertsonalen zehaztasun, indar eta egiatasunari buruz, eta konpromisoa hartuko dute behar bezala eguneratuta edukitzeko. Erabiltzaileak onartu egiten du informazio osoa eta zuzena ematea erregistroko edo harpidetzako formularioan. Servatasek ez du ardurarik izango berak propio sortu ez dituen informazioen edo beste iturri batetik datozela aipatzen den horien egiatasunari buruz. Beraz, ez du inolako erantzukizunik hartuko aipaturiko informazio horren erabileratik sor daitezkeen balizko kalteen gainean. Servatasek beretzat gordetzen du bere web orrietan azaltzen den informazioa eguneratu, aldatu edo baliogabetzeko eskubidea; baita informazio horretarako sarbidea mugatu edo debekatzekoa ere. Servatasek ez du erantzukizunik izango berak emandako informazioan akatsen, hutsuneen edo gabezien ondorioz erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, betiere Servatasetik kanpoko iturrietatik badatoz.

Xedeak
Servatasen xedeak dira erabiltzailearekin harremanak mantentzea eta kudeatzea, eta baita informazio eginkizunak betetzea ere.

Hirugarren bati datuak uztea
Servatasek ez die hirugarren batzuei erabiltzaileen daturik utziko.

Ikusi, aldatu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideen jarduna
Erabiltzaileak komunikazioak zuzendu ditzake eta ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili servatas@servatas.es interneteko helbidera jota, edo posta arruntaren bidez Servatas erref. LOPD, Bertendona, 4, 8. solairua, 48008, Bilbo, Bizkaia helbidera zuzenduz. Eskubide horiek erabili ahal izateko eta Datuen Babesaren Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betez, beharrezkoa da erabiltzailearen nortasuna adieraztea Servatasen aurrean Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliz edo Zuzenbideak balekotzat jotzen den beste edozein bide erabiliz. Dena den, erregistroko datuak aldatzea edo zuzentzea webean bertan egin ahal izango da, aurrez identifikatuz eta erabiltzailea eta gakoa erabiliz.

Segurtasun neurriak
Servatasek bere egin ditu datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun neurriak, eta bere esku dauden beste bitarteko eta teknika gehigarriak instalatzen saiatzen da, Servatasi emandako Datu Pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, baimenik gabe sartzea eta lapurtzea ekiditeko. Enpresak ez ditu bere gain hartuko interferentzia, hutsune, mozketa, birus informatiko, telefono matxura edo sistema elektronikoaren funtzionamenduko deskonexioak direla-eta gerta daitezkeen kalte-galerak, Servatasen kanpoko zioek eraginda badira. Era berean, telefono gabeziek edo gainkargek, Datuen Prozesu Zentroko gainkargek, edo Internet sistemaren edo beste sistema elektroniko batzuen gainkargek eraginda gerta daitezkeen sistema elektronikoaren atzerapenak edo blokeoak ez dira Servatasen ardurapekoak izango. Azkenik, Servatasen kontroletik kanpo gerta daitezkeen eta zilegi ez diren esku-sartzeek eragindako kalte-galerak ere ez ditu bere gain hartuko. Izan ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla eraso ezinak.

Onartzea eta baimena ematea
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen berri eman zaiola; eta onartu eta baimena eman duela Servatasek horien tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babes Politika honetan zehazturiko eran eta bere xedeetarako. Atarian emandako zenbait zerbitzuk baldintza bereziak izan ditzakete, Datu Pertsonalen babes gaiari buruzko aurreikuspen bereziekin.